Genero berdintasuna, kooperatiben erronka — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Genero berdintasuna, kooperatiben erronka

Cristina Madina eta Maixabel Madinagoitia oñatiarrak 40 urte inguru aritu ziren ULMAn lanean. 70eko hamarkadan, emakumeak lana uztera derrigortzen zituzten kooperatibetan. ULMAn bi emakume hauek izan ziren ezkondu ostean ere lanean jarraitzearen alde borrokatu ziren lehenak.
Genero berdintasuna, kooperatiben erronka
2019/03/18



- Nola hasi zineten ULMAn lanean?

60ko eta 70eko hamarkadetan lan asko zegoen, eta emakume asko hasi ginen ULMAn lanean. Otaduiko bulegoan hasi ginen, bazkide izateko ilusioz. Garai hartan, emakumeak, ezkontzen zirenean, etxean geratzen ziren. Guk ez genuen etxeko lanetara eta familia zaintzetara mugatu nahi izan. Asko gustatzen zitzaigun ULMAko lana, eta kooperatibako kide ginen. Etxeko lanak eta gure seme-alaben zaintza antolatzeko beste modu batzuen bila aritu ginen, eta kooperatibako organoei eskaera bat aurkeztu genien, ezkondu ostean ere lanean jarraitu ahal izateko.

[...]

> Erreportaje osoa ikusi