Ulma Taldea
Ohar Taularen kontzeptu berria
Azaroan, ULMA Taldean ohar taularen kontzeptu berria jarri da martxan. Ondorioz, ohar taula digital interaktibo bat dugu orain eskura.
Proba pilotua da, bere onarpena aztertzeko, feedback-a jasotzeko eta software-a ahalik eta gehien hobetzeko, betiere kontuan izanda langileen beharrak zein diren.
Helburua da arlo honetan paperaren kontsumoa murriztea eta ohar taularen erabilera sustatzea modu dinamiko eta parte hartzailean. Gainera, kontsumo energetikoa kontuan hartu da eta kontsumo baxuko panela aukeratu da, pantaila automatikoki piztu eta itzaltzen duen programarekin batera.
ULMA Taldetik programa pilotu honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, eta betiko moduan, ongi etorriak izango dira zuen ekarpenak.
Jarraian bideo bat duzue, pantaila nola dabilen eta zein funtzionalitate dituen ikusteko: