ULMA, etorkizuna eraikiz
Enplegagarritasun-plana 2017an hasi zen, eta bere helburua zen ULMAko langileen enplegagarritasuna hobetzea eta datozen urteetan emango diren teknologia, kudeaketa eta, oro har, lan arloko aldaketa etengabeei erantzutea.
Horretarako, profilak onartu ziren eta, kolektiboaren esperientziaren eta prestakuntzaren arabera, profila lortzeko prestakuntza-plana definitu zen, pertsonen ikasketak eta aurretiko esperientzia kontuan hartuz. Ikastaroak talde txikietan eman ziren, lanaldiarekin uztartzen ziren ordutegiekin. Parte-hartzaileek prestakuntza jaso dute espezialitate hauetan: Fabrikazio Mekanikoa, Makineria eta Ekipo Industriala, Soldadura eta Mekatronika eta Materialak.
Plana, Bergarako Miguel Altuna Institutuaren laguntzarekin egin zen, Eusko Jaurlaritzaren esperientzia aitortzeko baliabidea erabiliz. Horrela, programa honetan parte hartu duten pertsonek ULMAren barruan baliozkotasuna duten profil homologatuak lortu dituzte.