Berriz ireki dugu yoga, pilates eta hipopresibo ikastaroetarako izen-ematea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Berriz ireki dugu yoga, pilates eta hipopresibo ikastaroetarako izen-ematea

Eman izena Izan Osasuntsu programako yoga, hipopresibo eta pilates ikastaroen bigarren hiruhilekoan (maiatza-uztaila). Plaza mugatuak dira.
Berriz ireki dugu yoga, pilates eta hipopresibo ikastaroetarako izen-ematea
2023/04/19

Zozketa honetan lehentasuna izango dute aurreko zozketan tokirik izan ez dutenek.

Apirilaren 25a arte eman dezakezu izena hurrengo inprimakia betez.

Izena eman hemen

Apirilaren 26an argitaratuko da Portalden plaza lortu dutenen zerrenda.

Norbaitek ezin badu klaseen % 75era joan, plaza berriro zozkatuko da.

ULMAren osasun-zerbitzuak bultzatzen dituen ikastaro hauen helburua ULMAko langileen osasuna eta ongizatea hobetzea eta zaintzea da. Horretarako hipopresiboak eta yoga aurrez aurreko eskolak emango dira Oñatin eta pilates klaseak Legazpin.

Eskolak Oñatin

Oñatiko ULMAko pertsonentzat, astearte eta ostegunetan yoga eskolak izango dira. Saio bakoitza 50 minutukoa izango da Hazi Infinitoko Uxue Otalora irakaslearekin. Ordutegia 12: 50etik 13: 40ra izango da eta Oñatiko Taldeko Departamentu Zentralen gimnasioan egingo da.

Leku berean, asteazkenetan, hipopresiboen kurtsoa egingo da Hazi Infinitoko Edurne Mugica irakaslearen eskutik. Saioak 50 minutuko iraupena izango du eta ordutegia 12: 50etik 13: 40ra izango da

Eskolak Legazpin

Legazpin, klaseak Legazpiko Hiru Fisioterapiako Elena Lozano irakaslearekin izango dira ULMA Packaging-en instalazioetan. Aasteazkenero emango dira, 50 minutu iraungo dute eta ordutegia 12: 50etik 13: 40ra izango da.