Ulma Taldea
Gripearen aurkako kanpaina 2023
Aurten ere, ULMAko Osasun Zerbitzuak gripearen aurkako txertaketa kanpaina jarriko du abian.
![Gripearen aurkako kanpaina 2023 Gripearen aurkako kanpaina 2023](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/gripearen-aurkako-kanpaina-2023/@@images/image-900-1f69b49a6813c4ef4453866549c194a9.jpeg)
Zergatik jarri txertoa?
- Urtero aldatzen delako birusa eta txertoa berritu egin behar delako.
- Pertsona batetik bestera transmititzeko gaitasun handia duelako.
- Arnasbideetako gaixotasun infekzioso akutua delako.
- Gripea, gaixotasun larria izan daitekeelako eta arrisku handiko pertsonetan hilgarria ere.
- Zu, zure lan-ingurunea, zure familia, lagunak eta abar babesteko.
- Hainbat epidemia batu daitezkeelako eta horrek osasun-sistemaren kolapso berri bat ekarriko lukeelako.
Interesa baduzu eta txertoa hartu nahi baduzu, izena eman esteka honetan urriaren 11a baino lehen.