Ulma Conveyor Components
ULMA Conveyor Components, neurrira egindako soluzioak
Peruko kobre meatzari nagusietako bati irtenbide aproposa eman diogu desegokitze arazoak zituen karga-gaitasun handiko elikadura-uhal baterako.
Meategiak adierazi zizkigun arazoak aztertu ondoren, 2200 mm-ko uhal baterako CEMA F arrabol bat ezartzea erabaki zen.
ULMA zigilu patentatua duen arrabol honek errodamenduak espero duen bizitza bikoiztu egiten duela bermatzen du. Ingurune hautsezkoa eta heze honetan arrabolak urraduraren aurkakoa izan behar du baina aldi berean karga-ahalmen handia izan behar du. Horregatik, ULMA Conveyor Components-ek arrabolen estaldura birdiseinatu du, erdiko gunea indartuz, estaldura normal baten ahalmena 4 aldiz handituz, eta, aldi berean, muturretan material bat gehitu da uhalaren trakzioa handitzeko eta horrela, lerrokatzea saihestuz.