ULMA Packaging EHEDG-ren urteko kongresuko partaide izango da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

ULMA Packaging EHEDG-ren urteko kongresuko partaide izango da

EHEDG-ren mundu mailako kongresua, aurten Balentzian izango da 2012ko arazoaren 7tik 8ra. Bertan, Josu Ugartek ULMA-ren ikuspegia azaltzen saiatuko da "Ontziraketa makinen diseinu hobekuntza" deritzon txostenarekin
ULMA Packaging EHEDG-ren urteko kongresuko partaide izango da
2012/10/04

EHEDG-ren mundu mailako Ingeneritza eta Diseinu Higienikoak deritzon kongresua, azaraoaren 7 eta 8 bitartean Balentzian izando da aurten. Europako EHEDG organizazioak bultzatuta (European Hygienic Engineering & Design Group), eta aldi berean ainia tecnología zentruak zeinen 25. urteurrena ospatzen duelarik. Kongresu hau, nazioarteko elkargune da makina eta ekipamentu fabrikatzaileen artean, baita ere, elikagai, farmazeutiko, kosmetiko eta kimiko sektoreetan mugitzen diren enpresen erabiltzaileen artean ere. Topaketa honek, prebentzio estrategia bezala, diseinu higienikoaren garrantzia aztertzen lagunduko du eta azken joera eta berrikuntzak ezagutaraziko ditu.

Urteroko izaera duen kongresu honen helburua industria, instalazioen diseinu higienkoen inguruan sentikor bihurtzea da. Aldi berean bere garrantzia eta prebentzio-estrategiako parte bezala aztertzea eta ingenieria higienikoaren inguruan egon diren azken berrikuntzak aztertzea, zeinek enpresen produktuen kaltegabetasuna bermatzen lagunduko dien eta operazio-kostuak eta mantenua txikiagotzen.

Edizio honetan, elikadura, farmazia, kosmetika eta industria kimikoari dagozkion elementu klabeak aztertuko dira. Sektore desberdinentzako prozesatze lineei dagozkioen soluzioak; ekipamenduen eta osagaien diseinuari dagozkion azken aurrerapenak; elikagaiekin kontaktuan dauden materialen ezaugarriak; areto garbien diseinua; garbiketako eta desinfekzioko azken teknologiak edo ebaluazioko metodo zientifikoak.