ULMArekin parte hartu Kooperatiben arteko KLS lasterketa solidarioaren VII. edizioan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMArekin parte hartu Kooperatiben arteko KLS lasterketa solidarioaren VII. edizioan

Urriaren 16an, igandea, Mundukidek VII. Kooperatiben arteko lasterketa solidarioa antolatu du. Aretxabaletako Urkulu urtegiari buelta bat emango diogu, oinez edo korrika, eta keinu txiki horrekin Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan sustatzen dituen programa sozioekonomikoen garapenari elkartasuna adieraziko diogu.
ULMArekin parte hartu Kooperatiben arteko KLS lasterketa solidarioaren VII. edizioan
2022/09/26

Izen-ematearen prezioa 10 €-koa da, baina ULMAn lan egiten duzunez, ULMAk hartuko du bere gain zure izen-ematearen kostua.

Izena emateko, sakatu zuzenean hemen.

Korrika parte hartzeko, hiru laguneko taldeetan antolatu behar zarete. Oinez edo martxa nordikoan parte hartzeko nahikoa izango da banaka izena ematea.

Klikatu hemen KLS bideoa ikusteko.

Parte hartzen duzun lehen aldia bada, ULMAren kamiseta tekniko bat ere jasoko duzu. Aurreko urteetan parte hartu baduzu, gogoratu zure ULMA kamiseta ekartzea.

Anima zaitez! Urkulun elkartuko gara urriak 16 igandean.