Begira OnLine, ULMAren azken orduko albisteak webgunean eta zure smartphonean
Plataforma honetan aurkitu ditzakezu, besteak beste, taldearen eta negozioen erreportajeak eta albisteak, BEGIRA aldizkariaren hemeroteka, urteko txostenak edo ULMAren eguneroko protagonista batzuei egindako elkarrizketak; izan ere, BEGIRA, ULMAren informazioaren erreferentziako plataforma izateaz gain, langileek adierazteko eta bere hondar aletxoa jartzeko lekua ere izan nahi du.
Hori dena, hainbat ataletan banatuta, nabigazioa erabat erraza eta intuitiboa izan dadin. Atal horien artean hauek aurkitu ditzakegu:
Atal horietaz gain, webgunearen eskuineko aldetik eduki gehigarrietara sartu gaitezke, esaterako, Taldearen Urteko Txostena, iradokizunak eta negozioen webguneetarako estekak.
Eta hori gutxi balitz, informazio guztia hiru hizkuntzatan dago eskuragarri: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Gehiago eskatu daiteke?
Bukatzeko, plataformatik gu gaudeneko sare sozial guztietara sartu daiteke zuzenean, eta aktiboki parte hartu dezakegu ULMArekin, eta bere marka irudi digitala indartu.
BEGIRA Online edozein nabigatzailetan dago eskuragarri, dela zure PCn dela zure Smartphonen; beraz, aprobetxatu aukera hori eta jakin, ahalik eta azkarren, zer gertatzen den ULMAn egunero.
Ez itxaron gehiago eta sartu ULMAren unibertsoan BEGIRA Online bidez, zure enpresan gertatzen denaren gaineko informazio eguneratua emango dizun ataria baita.
Ezagutzen duzu BEGIRA online? Plataforma hau erabiltzen duzu ULMAren azken berriak ezagutzeko edo beste tresna batzuk erabiltzen dituzu?
“Plataforma ezagutzen dut baina egia esan, ez dut askorik erabiltzen. Lanetik irteten naizenean deskonektatzen saiatzen naiz. Aldizkari fisikoa nahiago dut, etxean jaso eta noizean behin gauza batzuk irakurri”. Paperezko aldizkaria nahiago dut
|
|
“Egia esan BEGIRA fisikoa ez dut asko estimatzen. Dena den, BEGIRAri dagokionez (bai online eta baita aldizkaria), arrakasta komertzialak bakarrik erakusten diren informazio kanala dela iruditzen zait. ULMA Gara lemaren pean, eta balore kooperatiboetan oinarrituta, barne antolamendu, kezka eta gatazkak plazaratuko dituen erreminta bat izan beharko luke. ULMAko edozein langilek, dela bazkide, zuzendari, garraiolari, kontratatu... nahi duenean eta nahi duen gaiaren inguruan ekarpenak egingo dituen plataforma kolaboratiboa, elkarlanekoa izan beharko litzake. Motz esanda, norabide bakarrekoa baino, sarean jositako informazio plataforma izatea botatzen dut faltan”. Norabide bakarreko plataforma izan beharrean, BEGIRAk kolaboratiboagoa beharko luke izan
|
|
“Plataforma egokia iruditzen zait komunikazio bide bezala. Biak ditut gustuko, bai online formatua eta baita paperezkoa. Online plataforman azkartasuna da baloratzen dudana eta aldizkari fisikoan aldiz, etxean lasai irakurtzeko aukera. Hala ere, pertsonalki uste dut promozioa falta zaiola online plataformari”. Onlineko bertsioaren azkartasuna eta paperezkoaren erosotasuna ditut gustuko |