Harro, Herri, Korrika ULMA ere korrikan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Harro, Herri, Korrika ULMA ere korrikan

Zirraragarria izan da aurtengo ekitaldia. Euskararen 23. Korrikak ULMAko lantegiak, bulegoak, jantokiak, biltegiak, tailerrak… gurutzatu ditu beste behin ere! Euskararen helduen irakaskuntzari zein alfabetatzeari eta, bide batez, herritar zein langileon euskalduntzeari bultzada eman diogu!
Harro, Herri, Korrika ULMA ere korrikan
2024/03/26

Markak hautsi ditugu eta ULMA Taldeko lankideen artean Korrikako kilometroak erosteko kanpainan 4.753 € jaso ditugu (470 lankideren ekarpenak). Jasotakoarekin eta ULMAren laguntzarekin,  ULMAk egoitza duen herri guztietan egin dugu korrika (7 KM: Erandio, Otxandio, Oñati, Legazpi eta Lazkao) eta  gainerako ekarpenekin Korrikako materiala erosi dugu, ondoren ekarpena egin duten lankideen artean zozketak egiteko.

Horrekin batera, euskara, euskalkiak eta Korrika lotuz lehiaketa antolatu dugu: 20 hitz zein herritan erabiltzen zen asmatu behar zen. Guztira 195 lankidek parte hartu dute eta horietatik 6k erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Irabazleak izendatzeko zozketa egin genuen eta Baionan, Korrika amaiera bezperan, gau bat igarotzeko saria ULMA Contructioneko bi kide hauek irabazi dute: Ibai Lazkano Iturbe eta Eneko Iturbe Beristain.

Aldi berean, parte hartzaileen artean opariak zozkatu dira eta giro polita sortu da. Hauek izan dira irabazleak: Elena Santos, Mikel Garcia Matias, Iñigo Anduaga Chacon, Mikel Agirregabiria Badaguren, Kepa Idigoras Aquizu, Axier Iraeta Izagirre, Cristina Sainz, Ibai Izaga, Garikoitz Soloeta Barea, Erich Ibarrola, Nerea Urmeneta, Sergio Rios Casado, Josu Arregi Igartua, Edorta Antxia Unanue, Maitane Alberdi Mendez, Andoni Goitia, Alberto Otxoa-Aizpurua eta Jokin Leibar Ugarte

Ibai Lazkano Iturbe eta Eneko Iturbe Beristain, Euskara, Euskalkiak eta Korrika lotuz lehiaketako irabazleak.

Zorionak eta eskerrik asko Korrikaren bueltan modu batera edo bestera parte hartu eta lagundu duzuen lankide guztioi! Harro, herri, Korrika 365 egunetan!