Aldaleku Inklusiboen Koordinaziorako Elkarteari (ACCI) zuzendutako laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Aldaleku Inklusiboen Koordinaziorako Elkarteari (ACCI) zuzendutako laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak

Aldaleku Inklusiboen Koordinaziorako Elkartea pertsonekin, irisgarritasunarekin eta inklusioarekin konprometituta dago, eta pertsona guztiek parte hartzeko eta bizitzaz gozatzeko aukera berdinak izan ditzaten lan egiten du.
Aldaleku Inklusiboen Koordinaziorako Elkarteari (ACCI) zuzendutako laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak
2021/03/04

Higiene pertsonalerako laguntza handia behar duten pertsonentzako aldalekuak ikertzen, diseinatzen, garatzen eta ezartzen laguntzen dute.

Komun irisgarriaren kontzeptu berritzailea da Aldaleku Inklusiboa. Pertsonen aniztasuna errespetatzen duen komun bat da leku bat non komunontzia, konketa, dutxa eta ohatila batera dauden, higienerako laguntza handia edota konplexua eduki eta gutxienez bi pertsonaren laguntza behar duten pertsonek erabiltzeko, eta gaur egun komun irisgarri estandarrekin asetzen ez diren garbiketa pertsonalerako oinarrizko beharrei erantzuten diena.

Aldaleku Inklusiboek oinarrizko 4 printzipio dituzte, egungo "komun irisgarriek" ez dituztenak.

1. Giro segurua eta garbia.

2. Ekipo egokiak (garabia, helduentzako ohatila…)

3. Espazio zabala, higiene pertsonalean laguntzen bi pertsona ere egotea ahalbidetzen duena (± 12 m ²)

4. Sarbide kontrol kudeatua eta koordinatua, funtzionaltasuna bermatzeko.