Gure osasuna zaintzeko jarduera berriak
Obesitateaz kontzientziatzeko jardunaldiak
Azaroak 25 eta 26 | ULMA Taldeko Departamentu Zentraletako erizaindegia (Garagaltza, 51)
Lilly laborategiak babestutako El Peso de lo Invisible ekimenaren baitan, gorputz-osaeraren eta muskulu-indarraren neurketak doan egingo dira. Saio bakoitzak 10 minutu inguru iraungo du, eta parte-hartzaileek txosten indibidual bat jasoko dute, beren emaitzekin eta profesional baten orientabidearekin.
Kanpoko enpresa batek egingo ditu neurketak, modu erabat anonimoan, eta ez du inolako erregistrorik gordeko, ez enpresa babesleak, ez neurketak egiten dituen enpresak. Emaitzak parte-hartzaile bakoitzari emango zaizkio unean bertan, eta ez zaizkio Mediku Zerbitzuari helaraziko, pertsonak berak borondatez ematen ez badizkio. Jardunaldiak izaera erabat dibulgatzailea izango du, eta norberaren zaintzari buruzko kontzientziazioan oinarrituko da, marka komertzialik edo printzipio aktiborik aipatu gabe. Hitzorduak 9:00etatik 13:50era eta 15:00etatik 16:50era bitartean erreserbatu ahal izango dira.
Minbiziaren gaineko hitzaldia: ikerketa eta erronka berriak
Abenduak 3 | 17:00 h | 4. Gela, lehen solairuan, eta streaming bidez
Movember urtero azaroan gizonen osasunaz sentsibilizatzea bilatzen duen nazioarteko mugimendua dela eta, ULMA Taldeko Osasun Zerbitzuak, CIC bioGUNErekin elkarlanean, dibulgaziozko hitzaldi bat antolatu du Arkaitz Carracedo ikertzailearekin. Gaixotasun hau, aurrerapen zientifikoak eta ikerketaren egungo erronkak hobeto ezagutzeko aukera bat da.
Zoru pelbikoa, jarrera eta esertzea
Abenduak 16 eta 17 | De 17:30 a 20:30 h | Prestakuntza 4, lehen solairua
Mireia Grossmann i Campsen eskutik, zoru pelbikoa zaintzen ikasiko dugu, esertzeko jarrera egoki baten bidez. Tailer praktikoa izango da, jarrera akatsak identifikatzeko eta edozein aulki nola egokitu ikasteko, gure ongizatea hobetzeko. Emakume zein gizonei zuzendutako formazioa da.