ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako argazki lehiaketa abian jarri du. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako argazki lehiaketa abian jarri du.

Hau izango da lehiaketa honen IX. edizioa eta horrek erakusten du ekimen hau jendearen gustukoa dela eta ULMAko bazkide eta langileen aldetik babesa baduela.
ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako argazki lehiaketa abian jarri du.
2014/11/14

“Animaliak”, “Hiriak eta Herriak”, “Herrialdeak eta Kulturak”eta “Urtaroak” dira, besteak bestea, aurreko edizioetarako aukeratutako gaiak eta parte hartze handia izan dutenak.

Argazki Lehiaketaren IX. ediziorako aukeratutako gaia “KOLOREAK” da. Sormen handiko eta kolorez betetako argazkiak izan daitezke, ULMA Taldeko 2015eko egutegi korporatiboa  apaintzeko.

Jasotzen diren argazki guztien artean 12 izango dira 2015eko egutegian agertuko direnak. Gainera, parte hartzaile guztien artean “Euskolabel Gabonetako Saskia” oparituko da abenduaren 18an. Bertan agertuko diren produktu batzuk hauek dira: BIGA erreserba handiko urdaiazpiko onduaren pakete bat, Txorizo Lodia, solomo ondua, Idiazabal ardi gazta zatia, ahuntzaren gazta laktikoa, Getariako antxoak eta hegaluzea, Ibarrako piperrak, bonboiak txakolinetan, Tolosako babarrunak, Getariako Txakolina eta abar.

Argazkiak 2014ko abenduaren 17ra arte bidali ahal izango dira.
Lehiaketa honetan langile bakoitzak gehienez 6 argazki bidali ahal izango ditu eta horietatik bat bakarrik aukeratu ahal izango da egutegi korporatiborako.

[ BIDALI ZURE ARGAZKIAK]

Parte hartu eta gozatu Gabonetan EuskoLabelen produktuekin!