Fatxada birgaitzea eta sormena — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Fatxada birgaitzea eta sormena

Fatxada birgaitzea eta sormena
2024/06/28

Arkitekturaz ari garenean, pertsonalizazio beharra bi eskakizun motak eraginda sor daiteke.

Proiektu berri batean sortzen den eskakizuna da horietako bat. Izan ere, orri zuri batek ematen duen askatasuna duzu, fatxada hori nola proiektatu nahi duzun eta aparteko nortasuna izan dadin eman ahal diozun ukitua irudikatzeko askatasuna duzu. 

Birgaitze lanetan sortzen dena da bestea. Eskakizun horretan sormenaren osagaia txikiagoa da. Hala da, ezta?

Gaur egungo teknologiak testura originalak sortzeko aukera ematen digu, esaterako, natura gogora ekartzen duten zimurtasunak, bai eta geometria originalak ere.

ULMA Architectural Solutions-en fatxadak pertsonalizatzen laguntzen dugu, bai haiek sortzean, bai haiek birgaitzean.

Gaurkoa Finlandiako eraikin ofizial bat da, eta bere fatxadak, bere testuragatik, txokolatezko tableta bat gogorarazten digu. Birgaitzearen helburua izan da irudi berritua eta modernoa ematea, aldi berean bere nortasuna berdin utzita, eta jatorrizko akabera bat ere ematea.

Bi argazki erakutsiko dizkizut, zertaz ari naizen ikus dezazun.

Lehen eta gero:

ULMAko Stoneo akaberek eskaintzen dituzten aukera estetikoez gain, fatxada aireztatuko eraikuntza sistemak efizientzia energetikoa hobetzea lortzen du, isolamendu termikoa hobetzen baitu. Gainera, iraunkorra eta mantentzen erraza da, hau da, zure hurrengo proiektuan kontuan hartzeko ezaugarriak ditu, berdin dela proiektua muturreko klima duen lurraldean den, esaterako, Finlandian, edo euri askoko eta bero handiko leku batean, esaterako, Brasilen.