Ulma Taldea
Aurten ere, ULMA Oñatiko Duatloiarekin bat
Martxoaren 18an ospatu zen Oñatiko Duatloiaren 30. Edizioa Aloña Mendi kirol elkarteak antolatuta, eta aurten ere ULMAren babesa izan du.
![Aurten ere, ULMA Oñatiko Duatloiarekin bat Aurten ere, ULMA Oñatiko Duatloiarekin bat](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/aurten-ere-ulma-onatiko-duatloiarekin-bat/@@images/image-900-c2ed4163f717bfc21ed5469b4fa9831e.jpeg)
Helene Alberdi (emakumezkoen mailan), Joanes Goitisolo (gizonezkoen mailan) eta Alfonso Lopez (egokitutako kategorian) izan ziren azkarrenak. Guztira 180 atleta baino gehiagok hartu zuten parte.
53 kilometro egin zituzten guztira, 10km-ko lasterketan, 38 kilometro bizikletan eta beste 5 kilometroko lasterketan.
Eguraldi kaxkarrak, euriak eta haizeak lasterketa baldintzatu zuten baina baina ikuskizuna lausotu gabe.
Bizi berriz lasterketa osoa bideo honetan: