Obra errentagarriagoak eta jasangarriagoak sortzeko hiru aldaera aurkeztu ditu ULMA Architectural Solutionsek.
Lehorreko fatxada itxiturak joera dira eraikuntzaren sektorean. Geruza anitzeko sistemak dira, eta inguratzaile osoaren/integralaren zeregina egiten dute, kasu bakoitzean eskatzen den isolamendu akustiko eta termikoarekin.
Testuinguru honetan, ULMA Architectural Solutionsek ISOLA lehorreko itxitura industrializatu berria garatu du, hiru aldaerarekin.
Aukera bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, proiektu bakoitzean eska daitezkeen eskakizunetara egokitzen diren ezaugarriak, alegia.
ISOLA BASIC:
Bertsiorik merkeena da. Lehorreko itxituraren onura guztiak ditu, eta EKTa betetzen du isolamendu termikoari eta akustikoari dagokienez. Aukera honek altuera txikiko eraikinetarako edo terrazetarako balio du, non horma atalak solairu bakoitzean eteten diren eta ez den beharrezkoa fatxada aireztatuaren jarraitutasuna.
ISOLA ESTANDARRA:
Isolamendu termikoari eta akustikoari dagokienez itxituraren onura guztiak eduki eta EKTa betetzeaz gain, aukera honek Fatxada Aireztatua du, eta, beraz, kamera aireztatua efizienteagoa da. Beheko solairurako soluzioa erabil daiteke, zeinak sendotasun eta segurtasun handiagoa ematen duen.
ISOLA PREMIUM:
Kalitate handieneko eta prestazio hobereneko soluzioa da. EKTa betetzen du, itxituraren onura guztiak ditu eta forjatuen arteko desberdintasunak xurgatzeko gaitasun handiagoa du. Garestiena da, egitura elementu gehiago dituelako.
Hiru aldaera hauekin, kasuistika desberdinetara egokitzen gara.