ULMA Taldearen Gestio Sozialaren arloa
Lantzen diren gai zehatzak askotarikoak dira: araudiak, balorazioa, ordainsariak, hautaketa, krisiak enpleguan eragiten dituen ondorioei erantzutea, ordezkaritza Mondragonen, etab.
Araudiei dagokienez, Taldearen arauak Negozio guztietan modu homogeneoan aplikatzea bilatzen da, eta interpretazio arloko kontsulta dezente jasotzen dira. Gainera, Kontseilu Orokorrari aholku ematen zaio bai araudi berrien sorkuntzaz bai lehendik dauden arauak aldatzeaz. Hona hemen azken urteotan onartutako araudi batzuk: birkokapen koiunturalei buruzkoa, birkokapenen finkapenari buruzkoa, eta baita negozio barneko lekualdatzeen tratamendu eta konpentsazioari, ordaindutako baimenei, prestakuntzari eta grebei buruzkoak ere. Halaber, bazkideen eta Negozioen premia berrietara egokitu beharra duten beste araudi batzuk ere ari gara jorratzen.
Analisten Batzordea ere aplikazioaren homogeneotasuna bilatzeko xedez koordinatzen da, izan ere, hori dugu lanpostuen balorazioa aztertzeaz arduratzen den organoa, negozio desberdinen arteko zuzentasuna helburu duena.
Ordainsariei dagokienez, ULMA Plusen abian jartzea koordinatu dugu eta atzerrian egindako lanengatiko zerga salbuespenaren aplikazioan kolaboratu dugu. Proiektu biotan helburua hauxe izan da: ULMAn diharduten pertsonek aurrezpen fiskalak izatea.
Gai horrekin lotuta, eta ULMA Constructionen laguntzarekin, nomina kalkulatzeko erabiltzen den softwarea mantentzeko eta hobetzeko lana ere hor dago. Legearen aldaketetara etengabe egokitu beharra dago, eta pertsonendako hobekuntzak egiten jarraitu, esaterako, nominak euskaraz jasotzea.
Prestakuntzaren arloan, urtero antolatzen eta koordinatzen dira “harrera plana” eta kontseilu errektore nahiz sozialeko kide berriei zuzendutako prestakuntza; baita erretirorako prestatzeko prestakuntza ere, egoera berriei aurre egin behar dieten pertsonentzat halako ekintzak baliagarriak direlakoan.
Aurten, gainera, enplegurako kualifikazio programa bat jarri da martxan Mondragonekin batera, Lanbide heziketa arauturik ez duten pertsonek heziketa hori eskuratzeko aukera izan dezaten. Lehenengo txandan, beren lanpostuetan krisiaren eragina izan duten pertsonetara mugatu da eskaintza, baina etorkizunean eskaintza hau interesatuta dauden guztiei zabaltzea espero dugu. Prestakuntza honek ahalegin handia eskatzen du parte hartzaileen aldetik, baina hobekuntza nabarmena da bai arlo profesionalean bai enplegagarritasunean.
Hautaketaren arloan, Negozioei laguntza ematen segitzen dugu eskatzen diren prozesu eta probak aurrera ateratzeko. Aurten, gainera, datu base berri bat egiten ari gara, ULMAn lan egin nahi duten pertsonek modu erosoan egin dezaten eskabidea, eta Negozioentzat ere prozesua eraginkorragoa izan dadin. Era berean, ULMAko kide izateko interesa erakusten duen edozeinen aurrean ULMAren irudia hobetzea bilatzen da.
Mondragonen Ekintza Sozialeko Batzordean parte hartzen dugu ULMAren eta bertako bazkideen interesak ordezkatuz, eta Mondragoneko gainerako kooperatibekin kolaboratzen dugu, denon aurrerapen soziala helburu.
Azken urteotan, halaber, ULMA osatzen duten Negozio batzuetan krisiak enpleguan eragindako ondorioei erantzun behar izan zaie. Beren enpleguan krisiaren ondorioak jasan dituzten ULMAko kideek Taldean sortzen diren aukerak aprobetxa ditzaten Negozioek egiten dituzten ahaleginak koordinatzen ditugu. Gainera, ULMA Taldeaz kanpoko beste kooperatiba batzuetan egon daitezkeen aukerak bilatzen ditugu eta, era berean, Enplegu Bulegoarekin eta Lagun Arorekin koordinatuta, langabezia estrukturalean dauden beste kooperatiba batzuetako bazkideak ULMAn dauden lanpostu hutsetan sartzeko ahalegina egiten dugu.
Mondragonen Ekintza Sozialeko Batzordean parte hartzen dugu ULMAren eta bertako bazkideen interesak ordezkatuz, eta Mondragoneko gainerako kooperatibekin kolaboratzen dugu, denon aurrerapen soziala helburu.
Negozioak koordinatzeko, bi foro fisiko hauek daude: Giza Baliabideetako Batzordea, non hilean behin Giza Baliabideetako zuzendariak biltzen diren; eta Giza Baliabideetako Teknikarien Foroa, non bi hilean behin elkartzen diren. Gainera, Taldearen intraneta den Portalden, badira txat batzuk dena delako informazioa eta agiriak trukatu eta erregistratzeko. Ekin berriak diren proiektuen artean bat, hain zuzen ere, Portalden informazio soziala hobetzea da, bai giza baliabideetako profesionalek bai kooperatibetako bazkide guztiek informazio hori eskuragarriago izan dezaten.
“Eta bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet guztioi hor egoteagatik, arlo sozialak, izatez nahiz jardutez, soilik zuei esker duelako zentzua. Arlo sozialaren edo Giza Baliabideen lana ez litzateke zeregin administratiboetara mugatu beharko, izan ere, lan horrek balio erantsia eman beharko luke pertsonen kudeaketaren alor zailean. Uste dut komenigarria dela noizean behin hori gogoratzea”.
RAUL GARCÍA eta JOSEBA MARTINEZ
Gestio Sozialaren arloaren zuzendaria eta koordinatzailea
Arlo sozialaren edo Giza Baliabideen lana ez litzateke zeregin administratiboetara mugatu beharko, izan ere, lan horrek balio erantsia eman beharko luke pertsonen kudeaketaren alor zailean.