PORTALDE berria, langile guztien eskura Interneteko sarbidea duen edozein lekutatik. http://portalde.ulma.com/eu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

PORTALDE berria, langile guztien eskura Interneteko sarbidea duen edozein lekutatik. http://portalde.ulma.com/eu

Apirilean, 8 urte bete dira PORTALDE ULMA Taldearen intranet korporatiboa ireki zenetik. Intranetaren eredu honetan, intranet konbentzional baten berezko funtzionalitateak eta operatibak, eta, enplegatuaren Atari baten ezaugarriak eta edukiak uztartzen dira.
PORTALDE berria, langile guztien eskura Interneteko sarbidea duen edozein lekutatik. http://portalde.ulma.com/eu
2016/04/08

Urte hauetako esperientziak intranet korporatiboaren indarguneak ezagutzeko eta sendotzeko balio izan digu, eta hobetu daitezkeenak hobetzeko. Horren emaitza moduan, PORTALDE berria sortu da.

| ABANTAILAK:

PORTALDE berriaren abantaila nagusia da Interneteko sarbidea duen edozein leku eta gailutatik sartu daitekeela, ULMAko sarearen barruan egon ala ez. Horri esker, lortzen dugu ULMAko edozein langilek bertako edukiak bisitatu ahal izatea. Gainera, dagoeneko Portalderen bertsio berria euskaraz bisitatu daiteke osorik, egindako eskaerei erantzunez.

| BI GUNE BEREIZI:

Portalde berriak bi zati bereizi ditu. Zati publikoa, enplegatuaren Atari gisa, eta zati pribatua, lankidetzako espazio moduan.

Berez, ULMA Taldeko langile guztiak PORTALDEko zati publikoan sartzen gara. Bertan kolektibo osoarentzako informazio interesgarria aurkituko dugu, esaterako: gure Negozioetako medikuen ordutegiak, osasun laguntzako telefonoak, indarrean dauden lan araudiak, Laboral Kutxak kooperatibistentzat eskaintzen dituen baldintza bereziak, eta enplegu deialdi berriak, besteak beste.

Zati publikoan sartzeko helbidea hau da: http://portalde.ulma.com

Langile bakoitza bere NAN zenbakiarekin (adibidez: 00000000X) eta pasahitzarekin sartzen da: ULMA. Pasahitz generiko hori erabiltzaile bakoitzak aldatu dezake nahi duenean..

Horrez gain, “Arlo pribatuaren” botoiak PORTALDEko zati pribatuan sartzea ahalbidetzen digu. Arlo hori gune PRIBATUA da, Batzorde, Kontseilu, Lan gune pribatu, lankidetza talde eta foroetarako eta ULMA Taldeko baliabide partekatuak erreserbatzeko. Gune pribatu honen ezaugarriak berezi samarrak dira, izan ere, bertan sartzeko ULMAko saretik baino ezin da egin, eta ez Internet daukan edozein lekutatik. ULMA saretik kanpotik sartu nahi bada, ekipoan zure Negozioan urrunetik sartzeko software bat instalatuta eduki behar da (VPN). Segurtasunagatik, gune pribatu horretan sartzean sistemak berriro identifikatzeko eskatuko dizu, baina ERNE, sartu behar dituzun erabiltzailea eta pasahitza ordenagailua martxan jartzeko erabiltzen dituzunak izango dira.

Gomendatzen dizugu PORTALDEko zati publikoan zein pribatuan sartzeko “gogoratu nire kredentzialak” aukera sakatzeko.

Azkenik, Portalden sartzeko ohitura hartzera animatzen zaitugu, bertan ULMA “unibertsoan” gertatzen den guztiaren berri jakinaraziko baitizugu.