ULMAren drainatze sistemak 1 Formulako MADRING zirkuitu berrian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMAren drainatze sistemak 1 Formulako MADRING zirkuitu berrian

ULMAren drainatze sistemak 1 Formulako MADRING zirkuitu berrian
2026/11/03

Madrilgo 1 Formulako zirkuitu berriak ULMA Architectural Solutionsen drainatze soluzioak ditu. CIVIL gamako kanalen 2.700 metro lineal baino gehiago hornitu dira, lehiaketa azpiegitura batek dituen eskakizun handiei erantzuteko balio duten kanalak baitira.

Sistemak trazaduraren bi puntu nabarmenetan instalatu dira: Pit Lanen eta La Monumentalen (zirkuituko bihurgune bereizgarrienetako bat).

CIVIL gama karga handiak jasaten dituzten aplikazioetarako diseinatuta dago, non erresistentzia mekanikoa eta ura husteko gaitasuna funtsezkoak diren. MADRINGen erabili dugu, eta hori erreferentzia berria da ULMA Architectural Solutions kirol azpiegituren esparruan egiten ari den ibilbidean.

Hazten jarraitzen duen esperientzia

Madrilgo zirkuitua da ULMAk bere drainatze soluzioekin parte hartu duen erreferentziazko beste proiektu bat, Bartzelona-Kataluniako Zirkuitua, Jerezeko Zirkuitua eta Los Arcosko Nafarroako Zirkuitua bezala.

Jarduera horiek dira ULMA Architectural Solutionsek honelako sektorean duen esperientziaren adierazgarri, non trazadura bakoitzak betekizun espezifikoak baititu eta drainatze sistemen fidagarritasuna funtsezkoa baita instalazioen funtzionamendurako