ULMA Enkofratuak Filipinetako azpiegitura handi baterako — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Enkofratuak Filipinetako azpiegitura handi baterako

Cebun gehien esperotako azpiegitura proiektua da Cebu Cordova Link Expressway, eta Filipinetako handienetako bat. Cordova, Cebu uhartearen hiriburua eta Filipinetako bigarren hiria, eta Mactan artean dagoen trafiko handia arintzeko sortu zen.
ULMA Enkofratuak Filipinetako azpiegitura handi baterako
2021/06/03

Guztira 8,25 km luze eta 27 m zabal izango da, Cebu-Cordova lotuneko autobideak bi errei izango ditu norabide bakoitzean, egunero 40.000 ibilgailu ingururi zerbitzua emateko.

Cebu eta Cordova hiriak, uraren gainean, lotzen dituen azpiegiturarik handiena da.650 metroko tirante zubi baten diseinua eta eraikuntza da, zeinak pilonoen artean 390 metroko bao nagusi bat izango duen. Proiektuan, halaber, hainbat biaduktu eta ezponda baten gaineko 5,2 kilometroko galtzada zati bat ere egingo dira.

Proiektuak bi pilono oktogonal ditu, aldakorrak aurpegi guztietan, eta 150 metroko altuera. ATR sistema autoigokariarekin ez da soilik pilonoen altuerarako eta geometriarako konponbidea bilatu; egokia izan da, baita ere, Magallanes Cebura iritsi zeneko unea gogoratzeko hormigoian sartuta jarri den 50 metroko metalezko gurutze apaingarrira moldatzeko.

Sistema guztiak langileen segurtasuna eta erosotasuna eta prozesuaren produktibitatea kontuan hartuta diseinatu dira. Izan ere, lan plataforma erabat itxiak zituzten, eta, horri esker, inguru horretan ohikoak diren muturreko haize baldintzetan egin ahal izan dute lana

Lan prozesuen plangintzak gauzatze erritmoak hobetzea ekarri du: 5 metroko altuerako geruzak asteko zikloetan.

Zubia eraikitzeko obren hurrengo fasea tiranteak instalatzea izan da, bi pilonoak zubiaren taulari lotzeko. Horretarako, ULMAk BMK plataformak hornitu ditu, pilonoen 3. fasean kableak jartzeko eta tenkatzeko lanak errazteko.

Cebuko hegoaldeko kostaldeko errepidea (CSCR) zubi nagusiarekin lotzeko, teknikoki goi mailako ezaugarriak dituen baoburuko habe bat behar izan da bermatzeko. ULMAko ingeniaritza taldeak MK sisteman oinarritutako soluzio bat proposatu du 45 metroko sekzio karratuko habe bat egiteko, bi pilareren gainean eta 8,3 metroko hegalekin.

ULMAko langileen presentzia etengabea izan da proiektu honetan, eta bezeroari egunero eta proiektuaren hasieratik lagundu zaio, edozein kontsulta teknikotarako denbora errealean irtenbideak emanez.