ULMA Packagingeko Miren Mertxe Sierrak irabazi du Argazki Lehiaketaren XVI. edizioko zozketa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Packagingeko Miren Mertxe Sierrak irabazi du Argazki Lehiaketaren XVI. edizioko zozketa

Joan den irailaren 28an amaitu zen ULMAko langileentzat antolatutako Argazki Lehiaketaren XVI. edizioa. Edizio honetan, eta Kirolak Naturan lelopean, 166 argazki jaso dira guztira.
ULMA Packagingeko Miren Mertxe Sierrak irabazi du Argazki Lehiaketaren XVI. edizioko zozketa
2022/10/07

Aurreko edizioetan bezala, jasotako argazkiak oso maila handikoak izan dira, eta 12 argazki onenek ULMA Taldearen 2023ko egutegi korporatiboa ilustratuko dute.

ULMA Packagingeko Miren Mertxek irabazi du zozketa, eta berari egokitu zaio abentura zaporeduna, ibilbide bat zaldiz eta mahasti baten bisita dastaketarekin egiteko saria. Zorionak Miren Mertxe, eta mila esker guztioi parte hartzeagatik!

Egin klik irudi honetan parte hartu duten argazkiak ikusteko.