Zoru pelbikoari buruzko tailerra, emakumeentzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Zoru pelbikoari buruzko tailerra, emakumeentzat

Otsailaren 20an, 17:00etan, ULMA Taldean, Mireia Grossmann i Campsen bisita izango dugu, osteopata eta fisioterapeuta, zoru pelbikoan espezialista eta abomino pelbikoaren heziketan aditua.
Zoru pelbikoari buruzko tailerra, emakumeentzat
2020/01/29

Emakumeei zuzenduta, tailerrak hitzaldi teorikoa eta ariketa praktikoak izango ditu. Gutxi gorabeherako iraupena hiru ordukoa izango da. Parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu hemen.

Tailer honen helburuak hauek dira:

  • Zoru pelbikoaren berri ematea
  • Perineoan aktiboki laguntzeko ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea
  • Prebentzio ona egiteko tresnak eskaintzea
  • Zoru pelbikoa babesteko ariketak ikastea
  • Egunerokoan perineoa integratzeko oinarrizko ezagutzak jaso
  • "Jarrera hipopresiboaren" oinarriak ikastea

Tailer praktikoan, zoru pelbikoaren osasunarentzat hiru galdera nagusiri erantzuten dieten ariketak egingo ditugu: nola esertzen garen, nola mugitzen dugun pisua eta nola ibiltzen garen.

Gehienez 100 izen-emate onartu ditzakegu. Kopuru honen arabera antolatuko dugu praktikak.