Haurren estimua eta autoestimua — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Haurren estimua eta autoestimua

Azaroaren 15ean, osteguna, ULMA Taldeak Oñatin dituen bulegoetan 17:00etatik 19:00etara egingo den Gurasoen Eskolaren bigarren gaia.
Haurren estimua eta autoestimua
2018/11/07

Gurasoen Eskolaren lehen topaketan oso ongi gorako balorazioa jaso ondoren, "Haurren estimua eta autoestimua” gaiari helduko diogu bigarren honetan.

Askotan gustatuko litzaiguke haurrak instrukzio liburu batekin etortzea mundura, heziketari buruzko aholkuak kontsultatu ahal izateko eta aita edo ama moduan ahalik eta hoberen jarduteko. Bigarren topaketa honetan haurren autoestimua lantzearen garrantziaz hitz egingo dugu, izan ere, beren buruaz seguru dauden eta beren gaitasunetan sinisten duten pertsona gisa garatzen lagunduko die. Baina, nola egiten da hori? Bilera hauetan galderak egin ahal izango ditugu, baita esperientziak trukatu eta gure zalantzak argitu ere.

Eztabaida hasteko, galdera hau egingo dugu: Nola lantzen eta garatzen da haurrengan balio sentimendua (autoestimua) eta ikasteko eta egiteko gaitasunaren sentimendua edo, beste era batera esanda, gaitasun intelektuala eta ekintzaile gaitasuna?

Rafael Cristobal izango da hizlaria: Medikuntzan, Neurologian eta Haur Psikiatrian doktorea, HUHEZIko (Mondragon Unibertsitatea) Haurren Psikologia Ebolutiboko irakaslea, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.

Bilerara etortzea errazago eduki dezazuen, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu; beraz, zuen haurrekin etor zaitezkete lasai-lasai.

Etortzea erabaki baduzu, mesedez erregistratu zaitez hemen, bilera eta haurtzaindegi zerbitzua egoki antolatu ahal izateko: https://goo.gl/forms/B0wP85isgbDx545k1

Zerbait gehiago argitu nahi bazenu, jarri gurekin harremanetan beti bezala: email bat ulmafundazioa@ulma.com helbidera idatzita edo 943 250 300 zenbakira deituta.

ULMA Taldearen bulegoetan itxarongo zaitugu, Garagaltza auzoko 51n.