ULMAk Erresuma Batuko aire zabaleko igerilekurik handienaren drainatzea hobetu du
Harribitxi historiko hori 1906an eraiki zen eta Wandswortheko (Londres, Erresuma Batua) kirol-instalazioetako “koroaren harribitxia” nbezala ere ezagutzen da. Bertan, Ur Hotzetako Igeriketa Txapelketa Nazionala egiten da, eta hainbat herrialdetako gonbidatuak lehiatzen dira, igerilekuaren nazioarteko ospea azpimarratuz. Gainera, pisiznaren kutsu historikoak eta urteetan irabazitako ospeak film eta aktore ospetsuen grabazioak ere erakarri dituzte.
Bere historia luze eta oparoaren barruan, kapitulu berri bat hasiko da orain bere drainatze-sistemarenhobekuntzari esker. Hobekuntza hori, ULMA Architectural Solutions-en instalatutako polipropilenozko kanalekin eta compositezko saretekin.
Proiektu honetarako aukeratutako kanalak, batez ere, oinezkoentzat erabiltzen diren polipropileno plastikozko kanalak dira. Beren iraunkortasunagatik eta kargei eusteko gaitasunagatik nabarmentzen dira.
Helburua: instalazioaren drainatzea hobetzea eta, aldi berean, igerilekuaren xarma historikoari eustea.
Azkenik, eta ULMAk bezeroei ematen dien arreta pertsonalizatuaren adibide gisa, proiektu honek estalki ireki berezi bat egin behar izan zuen, izkinak estaltzeko kanaletan 90º-ko birak egin ahal izateko.