Bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko bideo tutoriala (BBB) — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko bideo tutoriala (BBB)

Bihotz-biriketako edozein geldialdi gertatuz gero, ULMAko Osasun Zerbitzuak bideo tutorial bat jarri nahi du langile guztien eskura, egin beharreko prozedura ezagutzeko.
Bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko bideo tutoriala (BBB)
2024/09/12

Bideoak bi zati ditu. Lehenengoak jarraibideak ematen ditu konorterik gabeko pertsona batekin topo egiten badugu, eta desfibriladorerik gabeko bizkortze baterako urratsak azaltzen ditu; bigarrenak, berriz, desfibriladore bat dagoen egoeretarako urratsak azaltzen ditu.

Bideoa langile guztien eskura egongo da PORTALDEko Ikastaro, Hitzaldi eta Tailerren bideoen atalean.