ULMA Agrícola Mexikon
Hastapenetan, Agrícola Barajas lursail familiarrekin eta aire zabaleko laborantzarekin hasi zen. Izurrite eta lurzoruaren higatze arazoek hartaratuta, lurra lantzeko modua aldatu egin zuten, eta ULMA Agrícola-ren laborantza hidroponikoari eta berotegi teknifikatuei loturiko teknika berrietan inbertitzeko apustua egin zuten. Hala, beren uzta %50 handitu dute, aire zabalean lurra landuz lortzen zutenarekiko; gainera, uztak aurreratu egin zaizkie denboran eta produkzioen kalitateak nabarmen egin du hobera. Oraingo instalazioak baditu multikapera Gotiko pabiloien modulazioak, kanal azpitik 4,5 metro duen G8 modeloa, tximeleta motako zenit leiho bikoitzekin eta teleskopioa duten leiho perimetral biribilgarriekin. Barrualdeko ekipamenduari dagokionez, badago berokuntza, birzirkulagailuak, ganbera puzgarria sabaian eta instalazio barruko baldintza klimatikoen arabera ekipamendu horiei guztiei eragiteko automatismoak. Mexiko merkatu erakargarria da laborantza sektorerako, zeren eta teknologia berriekin prestatutako instalazioetara jotzeko trantsizio eta hedatze prozesu batean baitago; eta are erakargarriagoa da kontuan hartuta estatubatuar merkatutik oso hurbil dagoela eta Estatu Batuak ortuko produktuen eskatzaile handia direla. Espero da datozen urteetan Mexikon berotegien merkatuak profesionalizatze handiago batera eta teknologien bilaketara jotzea.