Ezagutu itzazu ULMA Architectural Solutionsen Creaktive, Easy eta Vanguard fatxada berriak
Gu motibatzen gaituena da arkitektoei euren Proiektura egokituko diren aukera desberdinak eskaintzea, eta horrek hiru proposamen desberdin hauek garatzea ahalbidetu digu:
CreAktive, pertsonalizaziorako aukera infinituak: adierazpenerako eta imaginaziorako gama arkitektoentzat. Diseinu eta sorkuntza aukera oso zabalekin, proiektu bereziak eta pertsonalizatuak lortzeko.
Vanguard, Egokitzeko gaitasuna eta Malgutasuna: gama honek proiektu bakoitzari egokitutako soluzio bat proposatzen du, neurrirako plaka-ebaketak eta formatu malguak ahalbidetuz. Egokitzeko gaitasuna, malgutasuna eta kalitate-bermea dira gure gamarik abangoardistena definitzen duten gakoak. Eskuragarri 3 testura eta 40 kolore baino gehiagotan, monokromoak nahiz polikromatuak.
Easy, Soiltasuna eta Ekonomia: gure gama soil, moldakor eta lehiakorrena da. Plakek lodiera txikia (9 mm) ,neurri estandarrak dituzte eta finkapen-sistema xumea da, ageriko graparekin.
Gamen arteko desberdintasunak xehetasun handiagoz kontsulta ditzakezu gure webgunearen Alderatu gure gamak atalean. Proiektuen bilatzailea ere kontsultatu beharrekoa da, bertan bilaketa-iragazkiak egin ahal izango dituzu proiektu moten, lokalizazioaren edo testuren arabera; eta zure proiektua nola gelditu den ere ikus dezakezu, Konfiguratzailearekin jokatuz.