ULMA Vauban portuan: berrikuntza itsasertzean
ULMA Architectural Solutions-ek Antibeseko Vauban portuaren berritze lanetan parte hartu du, Frantziako Kosta Urdinean, Mediterraneoko porturik garrantzitsuenetakoan. Han amarratzen dira munduko yate ikusgarrienetako batzuk, eta orain, baita ULMAren drainatze soluzioak ere.
Erronka handia zen: azpiegiturak berritzea, goi denboraldian portuan dagoen jarduera eten gabe. Horretarako, ura azkar eta eraginkortasunez ebakuatzen uzten duen soluzio espezifiko bat diseinatu zen, ekipo teknikoarekin eta eraikuntza enpresekin batera.
Soluzioak ur jauzi erako malda du, eta KOMPAQDRAIN® kanal monolitikoez eginda dago, oso-osorik hormigoi polimeroz fabrikatuta dauden kanalez eginda, alegia. Itsas inguruneetarako material aproposa da, oso iraunkorra eta korrosioarekiko erresistentea delako.
Sistema horrek ULMA Architectural Solutions-ek garatutako MaxFlow® teknologia aprobetxatzen du, zeinak ura arinago ebakuatzea ahalbidetzen duen, duen “V” formako diseinuari eta gero eta sekzio handiagoari esker.
Obra konplexua izan da, baina talde lanari eta konpromisoari esker arrakastaz gauzatu da.