Ulma Taldea
Euskararen erabilera 2022ko ULMA Taldeko Batzar Nagusietan
Urtero bezala aurten ere ULMA Taldeko negozioetan Batzar Nagusi eta hitzaldi informatiboetan euskararen erabilera neurtu dugu.
Azpiko grafikoan Batzar nagusi eta hitzaldietan bai ahoz eta baita idatziz ere euskararen erabilera zenbatekoa izan den ikus daiteke. Oro har, Batzar Nagusietan euskararen erabilera hobetu egin da, 2022an % 61,9 izan baita batez beste euskararen erabilera.
Batzar Nagusietako ahozko erabilera ere hainbat negoziotan hobetu egin da. Horren arrazoia izan da batez ere negozioetan aldibereko itzulpenaren erabilera.