ULMA Conveyor Components-ek Alemaniako altzairu-enpresa hornitzeko kontratua lortu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Components-ek Alemaniako altzairu-enpresa hornitzeko kontratua lortu du

2014an lortutako homologazioa eta gero, ULMA Conveyor Components-ek Saarland eskualdeko altzairu-enpresa bat arrabolaz hornitzeko kontratua lortu du. Enpresa hau, munduko ekoizle handienetako bat da kable eta barrak bezalako produktu luzeetan.
ULMA Conveyor Components-ek Alemaniako altzairu-enpresa hornitzeko kontratua lortu du
2015/01/15

Kontratua 2015erako da, urtero berritzeko aukerarekin. Alemaniako altzairu-enpresa batekin lortutako lehen kontratu hau mugarri garrantzitsua da eta zabaltzea espero da, Alemanian beste altzairu-enpresa batzuetan egiten ari diren homologazioekin.