ULMA drainatzea FemexFut-en kirol instalazio berrietan
Guztira drainatze kanalen 1.500 metro linealetik gora hornitu dira.
Mexikoko Futbol Federazioak (FemexFut), herrialdeko konpetentziak, klubak, jokalariak eta epaile profesional eta amateurrak antolatzeko, balidatzeko eta arautzeko instituzio arduradunak, ULMA Architectural Solutionsen drainatze soluzioen alde egin du Mexiko Estatuko Toluca udalerrian kokatutako kirol instalazio berrietarako.
ULMAren drainatze soluzioak, bere materialaren kalitateagatik, hormigoi polimeroa eta eskaintzen dituen soluzio estetikoengatik izan dira aukeratuak proiektu honetarako.
SOLUZIO BAT BEHAR BAKOITZARENTZAT
Eraikinaren sarrera nagusian SELF200 sareta artekadun kanalaren alde egin zen. Alderantzizko “T” itxurako sareta mota hori soluzio aproposa da galtzada gune, oinezko gune, plaza eta abarretarako. Bikain mimetizatzen dira zoladurarekin, ura biltzeko ahalmenari uko egin gabe, eta egokiak dira D400 klase arteko kargentzat. Estetika eta funtzionalitateari eusten diote.
Instalazio garrantzitsu horietan eraiki ziren 5 kantxetan SELF gamako kanalak hornitu ziren: SELF200 kanala altzairu galbanizatuzko saretarekin, A15 karga klaseetarako, ezin hobeak oinezko eta txirrindulari guneetarako eta kirol zelaietarako, besteak beste.
Bestalde, kanpoaldeko eta lur azpiko aparkalekuetan S eta F familietako kanalak instalatu ziren, bereziki diseinatuta daudenak ibilgailuen joan-etorria etengabea den lekuetarako; hala nola, aparkalekuak, industria pabiloiak, zamalanetako guneak, autobideak, aireportuak… Erabilitako kanalak F250K eta S200F modeloak izan dira, biak ala biak burdinurtu nerbiodunezko saretekin, D400 karga klase arte egokiak.
Obra gune bakoitzari erantzunzehatza emanez osatu da, non eskakizunak desberdinak ziren, behar bakoitzarentzat soluzio bat eskainiz.