ULMA, hedabideetan protagonista — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA, hedabideetan protagonista

Azken hilabeteetan, ULMAk komunikabideen interesa piztu du, gure gaitasuna eta nazioarteko irismena islatzen duten proiektu, teknologia eta soluzioei esker.
ULMA, hedabideetan protagonista
2026/09/16

Helsinkin hasi eta 1 Formularaino, tartean Txernobyl eta São Paulo direla, ULMAren hainbat proiektuk hedabideen interesa piztu dute. El Diario Vascok fokua jarri du Helsinkiko zubi berrian, ULMA Constructionek Txernobylen egindako lanetan eta ULMA Handling Systemsek Brasilen egindako automatizazio logistikoan. Berrikiago, ULMAk 1 Formulan duen presentziaren berri ere eman du.

Berrikuntzaren gaiak ere protagonismoa izan du Noticias de Gipuzkoan, ULMA Architectural Solutionsen eskutik, eta baita Estrategia Empresarial aldizkarian ere, ULMA Lifting Solutionsen berri eman baitzuen azaleko lehen orrialdean. Horrez gain, MaxFlowk ere bere presentzia izan du ETBn, gure teknologia telebistara ere hurbilduz.

Albiste bakoitzaren oihartzunetik harago, inpaktu horiek ULMAren atzean dagoen guztia bistaratzen laguntzen digute: pertsonak, ezagutza, berrikuntza eta proiektuak, hain zuzen ere munduko hainbat lekutan aztarna uzten dutenak. Ikusgarritasun horrek aukera ematen digu ULMAren izena eta ospea indartzen jarraitzeko, eta gure lorpenak gero eta publiko zabalagoarekin partekatzeko.