FATXADEN BIRGAITZE LANAK LAREDOKO BIZITEGI KOMUNITATE BATEAN — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

FATXADEN BIRGAITZE LANAK LAREDOKO BIZITEGI KOMUNITATE BATEAN

ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko forjatu fronteak eta horma-txapelak hornitu ditu Manila Komunitatea birgaitzeko
FATXADEN BIRGAITZE LANAK LAREDOKO BIZITEGI KOMUNITATE BATEAN
2017/03/24

Laredoko Manila Bizitegi Komunitateko eraikinen fatxadak birgaitu dira. Eraikinetan birgaitze lanak egiteko arrazoia izan da sardinel adreiluz eraikitako forjatu fronteen narriadura, erori egin baitira, batez ere terrazetatik zetorren ura sartu delako.  Ura iragazi egiten zen terraza karelarekin elkartzen zen tokian, eta gune hori inpermeabilizatuta ez zegoenez, forjatuaren ertza urarekin busti-busti egiten zen; horrela, armadurak herdoildu egiten dira eta adreilua erortzen da.

Fronteak birgaitzeko, ULMA Architectural Solutionsek neurrira egindako pieza bereziak hornitu ditu: L zuzena, izkina, zoko eta kurbatuak. Guztira 1800ML izan ziren hiru eraikinetarako, kolore zurian. Halaber, horma-txapelen 1800ML erabili ziren, MA modelokoak.

Laredo bezalako kostalde guneetako eraikinetako fatxaden karbonatazioa gero eta arazo ohikoagoa da eta, hortaz, ULMA hormigoi polimeroa proiektuan preskribatua zegoen, izan ere ULMA hormigoi polimeroaren piezak iragazgaitzak, arinak, malguak, obran doigarriak, jartzen errazak, osagai oxidagarririk gabe eta hezetasunarekiko eta kresalarekiko erresistenteak dira.

FITXA TEKNIKOA:

SUSTATZAILEA: Laredoko Manila Bizitegi Komunitatea

ERAIKUNTZA-BIRGAITZE ENPRESA: Construcciones Loizaga/ CANTABRICAS OBRAS DE CONSTRUCCION Y REHABILITACION S.L.

ARKITEKTOA: JMA3 arquitectos (Bilbo)