ULMA Conveyor Components S. Coop. Homologazioak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Components S. Coop. Homologazioak

ULMA Conveyor Components 2010. urte honetan homologazio prozesuarekin hasi da, munduko ikatz meategirik garrantzitsuenetako batean: Vattenfall, Alemanian.
ULMA Conveyor Components S. Coop. Homologazioak
2010/04/20

Horretarako, ULMA Conveyor gama altuko arrabola berri bat garatzen ari da, propio bezero horrentzat, Welzow-Vattenfall meategietan jasan beharko dituen esfortzu testak gaindituko dituena eta, aldi berean, bezeroak eskatzen dituen baldintzak beteko dituena abio
esfortzu, dinamiko, sonoritate eta TIR-i dagokienez. Homologatu aurreko pauso gisa, lagin batzuk bidali dira ITAra (Hannoverreko Unibertsitatea), aztertzeko. Horrez gain, arrabolaren aurrehomologazioa egitea erabakia da, bezeroaren saiakuntza bankuan; hain zuzen ere, Vattenfall enpresak  orain dela gutxi egin du banku hori, Seftenberg-en. Proba maiatzean egitea espero da, meategian testa hasi baino lehenago, testa ekainean egitea aurreikusita baitago. Vattenfallek Alemanian kontsumitzen den elektrizitatearen %14 inguru ekoizten du, eta Alemania da Vattenfallek Europan duen elektrizitate merkaturik handiena. Ekoizpenaren %87 inguru erregai fosiletatik dator, eta batik bat konpainiaren jabetzakoak diren lignito meategietatik erauzten dira (Jänschwalde, Nochten eta Welzow). Bezerorik zorrotzenetakoak gama altuko arrabol berria homologatzea lortzeak bultzada handia
ekarriko du Alemanian etorkizunerako ditugun planetarako, eta Alemaniako gainerako talde energetikoetan sartzen lagunduko digu.