Zehaztasuna eta iraunkortasuna Maristas eraikina birgaitzean, Alacanten
ULMA Architectural Solutions-ek berriki birgaitu du Maristas eraikin enblematikoa, Alacanteko erdigunean eta itsasertzetik metro gutxira dagoena, eta birgaitzean ikuspegi oso teknikoarekin egin du lan eta jatorrizko diseinua errespetatu du.
Batez ere erremate piezak birgaitu ziren. Pieza prefabrikatu horiek nabarmen hondatuta zeuden, etengabe itsas ingurunearen baldintzapean daudelako. Denborarekin, gatza piezaren barnealdera sartuz joan zen, eta haren armadura kaltetu zen eta pitzadurak eta zartatuak sortu ziren, egituraren segurtasuna arriskuan jarrita.
Eraikinaren jatorrizko estetika mantentzea zen erronka. Horretarako, ULMAko Arkitektura Bulegoak molde pertsonalizatuen sistema bat diseinatu zuen eta Stoneoko 2.500 pieza baino gehiago fabrikatu zituen. Pieza guztiak inglete gisa moztu ziren eta banan-banan identifikatu ziren, zehatz jartzea bermatzeko eta erremateen aurrealde bakoitzaren inklinazioa ere errespetatuta.
Eraberritze lanaren emaitza izan da jatorrizko diseinua zehatz-mehatz errespetatu dela, eta horrekin eraikinaren irudia hobetu ez ezik haren segurtasuna eta itsasoko gatzaren aurkako erresistentzia handitu ere egin da.