DEMAI programako 6. Promozioko ikasle eta irakasleak bisitan izan dira ULMA Conveyorren — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

DEMAI programako 6. Promozioko ikasle eta irakasleak bisitan izan dira ULMA Conveyorren

HETELen (Heziketa Teknikoko Elkartea) eta ERKIDEren arteko lankidetza proiektuen barruan, Enpresen / Prestakuntza Zentroen elkar ezagutza handiago eta hobea ekarriko duten baterako proiektu eta jarduerak sustatzeko helburuarekin, DEMAI programako (industri maisuak prestatzeko) 6. promozioko ikasle eta irakasle talde bat bisitan izan zen ULMA CONVEYORen. DEMAI programa Gasteizko DIOCESANASek profesionalei ematen dien Garapen Pertsonaleko Ikastaro bat da, eta Mercedes Benzek, Eusko Jaurlaritzak eta Diocesanasek antolatzen dute.
DEMAI programako 6. Promozioko ikasle eta irakasleak bisitan izan dira ULMA Conveyorren
2012/07/01

Ikastaro horretako prestakuntza osatzeko, bisitaldia egiten da industri munduan erreferentea den eta antolamendu guneren bat lantzen duen enpresa batera (Plangintza, Mantentzea, Diseinua, Prozesuak, Bezeroak, Enpresako Erantzukizun Soziala, Lan Arriskuen Prebentzioa, etab.).

Negozioaren eta Taldearen gaineko aurkezpen txiki baten ondoren, eta ULMA CONVEYORek izandako garapen esperientzia eta etorkizunera begirako erronkak azaldu ostean, bisitaldia egin zen Fabrikazio instalazioetan.

Bisitaldiak bete egin zituen bai ULMA CONVEYORen bai DIOCESANASekoen aurreikuspenak, eta positiboak izan ziren elkarrengandik ikasitakoak eta iritzi nahiz esperientzia trukeak.