KOMPAQDRAIN ULMAren kanal trinko berria
![KOMPAQDRAIN ULMAren kanal trinko berria KOMPAQDRAIN ULMAren kanal trinko berria](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/kompaqdrain-ulmaren-kanal-trinko-berria/@@images/image-900-a75d12a9048a6014eb6df9503ca9febe.jpeg)
KOMPAQDRAIN® hormigoi polimeroan egindako kanal trinko berria da, F900 karga klasera arte egokia, EN-1433 araua jarraituz. ULMA Architectural Solutionsek -drainatze sistemetan espezialista denak- berariaz diseinatu du trafiko intentsitate handiko guneetarako.
Autobideak, aireportuak, zerbitzu-guneak eta joan-etorri handiko beste gune batzuek drainatze handia eta erabateko segurtasuna eskatzen dute, eta eskaera horiei KOMPAQDRAIN® kanalak erantzuten die, merkatuan bakarra egiten duten ezaugarriak elkartzearen ondorioz:
- Trinkoa da, kanalak eta saretak multzo banaezina osatzen dute.
- Osorik hormigoi polimeroan egina dago.
- Max Flow® sistema abangoardista, V erako sekzioarekin.
- KOMPAQDRAIN® kanalaren azalerak, irristatzearen aurkako diseinuarekin, zulo bideratzaileak ditu.
- KOMPAQDRAIN® kanalaren azpiko aldearen zabalgune progresiboa gehitu zaio hondakinak pilatu ez daitezen.
KOMPAQDARIN® kanalak EN-1433 arauaren baldintza guztiak betetzen ditu, kalitatearen eta fidagarritasunaren nazioarteko estandarra.
Bideoa ikusgai dago ULMAren web guneko bideoen atalean (http://www.ulmaarchitectural.com/eu/videos/) eta ULMA Architecturalen YouTubeko kanalean.