• Ulma Piping

ULMA Piping-en negozio aukera berriak energía sorreran

2016/12/15
ULMA Piping-en dibertsifikazio prozesuaren barne, GENERAL ELECTRIC-en energia sorgailuen piezak egin ahal izateko, entsegu ez hauskorren homologazio auditoria pasa behar izan du.

Homologazio prozesuak bi egun iraun zituen eta denbora horretan, bezeroak, entsegu ez hauskorrak egin ahal izateko hornitzailearen baliabide teknikoak zein teknikarien kapazitatea ziurtatu behar izan ditu. Homologazioa bi zatitan banatu da, alde batetik dokumentazioa eta bestetik entseguak.

Entseguei dagokionez, barne akatsak ikusteko ultrasoinuak (UT Test) eta azaleko akatsak bilatzeko likido fluoreszenteak (PT Test) aztertu eta homologatu ziren.

Argazkian, Jon Ozaeta, ULMA Piping-eko entsegu ez hauskorren teknikaria (bai ultra soinutan eta baita likido sarkorretan ere) eta bestetik Anne Albanese, bezeroaren homologazio prozesuaren arduraduna.

Auditoria honekin, ULMA Piping-ek negozio aukera berrietarako egiten ari duen apostua argi uzten du.

ULMA Piping-en negozio aukera berriak energía sorreran