ULMA FORGED SOLUTIONS, VALVEWORLD 2022 AZOKAN — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA FORGED SOLUTIONS, VALVEWORLD 2022 AZOKAN

Alemaniako Dusseldorf hirian balbulen inguruan egiten den azoka ospetsuan parte hartu zuen ULMA Forded Solutionsek iazko azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean. Bi urtez behin egiten den ekitaldi horretan, 4. aldia zuten bertan ULMA Forjako Forged Solutionseko lankideek, eta 27m2-ko stand bat prestatu zen bertaratuko ziren guztiei harrera on bat egiteko asmoz.
ULMA FORGED SOLUTIONS, VALVEWORLD 2022 AZOKAN
2023/02/10

Covid19-aren ondorioz, 2020an egin gabe geratu eta gero, 2018ko azken ekitaldian baino enpresa gutxiagorekin zabaldu zituen bere ateak Valveworld 2022ak. Bisitari kopuru aldetik ere, aurreko edizioetako jendetza bertaratu ez zen arren, ULMAko standean jasotako bisitari profesionalen kalitatea altua nabarmendu behar da.

Azokak iraun zituen hiru egunetan, 46 bisitari inguratu ziren ULMAren standera eta, ohiko bezeroez at, bezero potentzial berrien bisita garrantzitsuak ere izan zituzten. Bezero posible horietako askok espresuki jo zuten informazio bila ULMAren “txokora”. Horietako askorekin, Konfidentzialtasuna bermatzen duen dokumentua sinatu da (NDA) eta lehen eskaintza eskariak ere hasi dira iristen.