• ULMA Manutentzio Zerbitzuak

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Makina-Erremintaren Bienalaren hurrengo edizioan parte hartuko du, IK4-Teknikerrek gonbidatuta

2016/05/05
Lankidetza hori T-Rex proiektu europarraren baitan gertatu da, jatorriz produktu zein zerbitzuen bitartez soluzio berritzaileak eskainiko dituzten negozio bide berriak sustatzea izanik motibazioa.

BIEMH 2016 bienala maiatzaren 30etik ekainaren 4ra arte egingo da Bilbon, eta Espainiako lehen industri azoka da eta Europako hirugarrena, mundu osoko makina-erreminten enpresa nagusien partaidetzari esker, horiek azokan teknologikoki produktu berritzailea eta balio erantsi handikoa eskaintzen baitute.

Bienalaren edizio honetan erronka nagusia 4.0 industriaren kontzeptuaren eta fabrikazio adimentsuaren gainekoa da, eta soluzio berritzaileak eta hobekuntza efizienteak eskainiko dira makina-erremintetan, osagai eta osagarrietan, prozesuen automatizazioan eta fabrikazioan, besteak beste.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak lekuan bertan eta bere orga jasotzaileetako batean instalatuta erakutsiko du bere garapena: berezko flota kudeatzaile bat, zeinarekin bere laguntza teknikoko zerbitzuaren hobekuntzarako informazio espezifiko eta garrantzitsua ematea bilatzen den.

Tekniker Fundazioak koordinatuta, T-Rex proiektuan diharduen partzuergoa honako hauek osatzen dute: enpresek, teknologia zentro ospetsuek eta Alemania, Finlandia eta Italia bezalako europar herrialdeetako unibertsitateek. Espainiatik, ULMA Orga Jasotzaileak negozioak ez ezik, Cie Legazpik eta Esenergia Vortexek ere hartu dute parte.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Makina-Erremintaren Bienalaren hurrengo edizioan parte hartuko du, IK4-Teknikerrek gonbidatuta