ULMA Orga Jasotzaileak etxeak PREMÍA ES traspalet elektriko berriak aurkeztu ditu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak etxeak PREMÍA ES traspalet elektriko berriak aurkeztu ditu

PREMÍA ES korronte alternoko traspalet elektriko berriek 2 tonarainoko karga ahalmena dute, eta lan lokalizatuak egiteko bereziki diseinatuta daude, biltegi barruan zein kanpoan, urarekiko erresistentea den diseinu bereziari esker; diseinu horrek orgei kalitate eta fidagarritasun handia ematen die, baita kontrako baldintza klimatologikoekin ere.
ULMA Orga Jasotzaileak etxeak PREMÍA ES traspalet elektriko berriak aurkeztu ditu
2012/05/17

Bai txasisa bai sistema elektrikoa euriaren eta ur zipriztinen kontra babestuta daude. Sistema elektronikoak eraginkortasun handia eskaintzen du, baita hezetasun handiko giroetan ere, bere osagaiak hidrofugoak baitira; gainera, mantentze lanetako kostuak ere nabarmen murriztu dira.

Modelo berrien beste ezaugarri onuragarrietako batzuk dira diseinu trinkoa eta biraketa erradio txikia, horren ondorioz maniobragarritasuna bikaina baita. PREMÍA ES seriea intentsitate desberdineko aplikazioak asetzeko modeloz osatuta dago, eta, etengailu baten bidez bi errendimendu modu aukeratu ahal izateaz gain, produktibitate, segurtasun eta aurrezpen maila handia izatea bermatzen dute, aplikazio bakoitzerako behar den energia baino ez dutelako erabiltzen. Bateriaren konpartimentuaren diseinuak ere PREMÍA ES seriearen moldakortasunaren kontzeptua indartzen du, ahalmen desberdineko DIN eta BS neurrietako bateriak har ditzakeelako, ekipamenduen eta erabiltzaile bakoitzaren beharren artean bateragarritasun handia lortuz.

PREMÍA traspalet elektrikoa bezalako modeloak aurkeztu ahal izatea ULMA Orga Jasotzaileek zein Mitsubishik etengabe garatzen dituzten berrikuntza eta bezeroaganako orientazioko politiketan inbertitzearen emaitza da.