• Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutionsek martxoaren 8ko deialdia babestu du

2018/03/12
ULMA Architectural Solutionseko emakumeek nazioarteko greba feminista babestu zuten ekitaldi sinboliko batekin

Martxoaren 8a aldarrikapen eguna izan zen, munduan dauden genero desberdintasunak ikusarazi eta justizia sozial gehiago eskatzeko. Gogoratzeko, omenaldia egiteko eta gogoetarako eguna.

Testuinguru horretan, ULMA Architectural Solutionseko emakume taldeak nazioarteko greba deialdiari babesa adierazi nahi izan zion, ekintza xume eta sinboliko batekin. 10:00etan instalazioen kanpoaldera atera ziren babes zirkulu bat osatzeko. Beltzez jantzita etortzea proposatu zen eta more koloreko besoko bat edo kolore horretako beste jantziren bat ekartzea. Parte hartu zuten pertsonen artean 50 bat globo ere banatu ziren.

Emakumeen taldetik sustatutako eta antolatutako ekintza izan arren, egun eta ordu horretan instalazioetan zeuden pertsona guztiak animatu ziren parte hartzera, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko aldaketak sustatzen dituen aldarrikapenarekin bat eginda.

ULMA Architectural Solutionsek martxoaren 8ko deialdia babestu du