• Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutions Nazioarteko hainbat azokatan izan da urtarrilean

2019/02/06
ULMAren kanalizazio eta drainatze soluzioak World of Concrete (EEUU) eta Carrefour de L´eau (Frantzia) azoketan aurkeztu dira.

ULMA Architectural Solutionseko kanalizazio eta drainatze dibisioa hainbat azokatan izan da urte hasiera honetan.

WORLD OF CONCRETE 2019:

World of Concrete 2019 (Hormigoizko mundua) azoka urtarrilaren 22tik 25era izan zen “Las Vegas Convention Center” erakustazokako instalazioetan. Estatu Batuetan hormigoizko segmentura zuzendutako jardunaldirik garrantzitsuena da eta sektorearen adierazle argia, joera nagusienak elkartzen direna. Urtero egiten da eta aurtengoa ULMAk erakusketari gisa parte hartzen duen hirugarren urtea izan da.

CARREFOUR DE L'EAU:

Urtarrilaren 30ean eta 31n Rennesen (Frantzia) Carrefour de L´eau azokaren 20. edizioa egin zen. Frantzian uraren inguruan egiten den jardunaldi garrantzitsuenetakoa da, urtero egiten da eta hainbat profesionalek parte hartzen dute: tokiko agintariak, operadore publikoak, komunitate zientifikoak…

Bi azoketan 3 kanalizazio sistema desberdin aurkeztu dira: Kompaqdrain kanal konpaktuak, karga handientzako F sistema eta MultiV+ sistema.

Azoka hauei esker ULMA Architectural Solutionsek epe luzeko harreman komertzialak sustatu ditu bezeroekin nazioarte mailan.