ULMAko drainatze kanalak Royal Bank of Scotland Group-eko bulego zentraletan (Edinburgo) — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMAko drainatze kanalak Royal Bank of Scotland Group-eko bulego zentraletan (Edinburgo)

ULMAko drainatze kanalak Royal Bank of Scotland Group-eko bulego zentraletan (Edinburgo)
2024/09/13

ULMA Architectural Solutionsek lan egiten duen proiektuetan, bezeroei aholkuak ematen saiatzen dira beti, drainatze kanalak egokienak izan daitezen.

Honen adibide argia da Royal Bank of Scotland Group-ek (RBS) Gogarburnen dituen bulego zentralak. Egunero 3.000 pertsona baino gehiagok lan egiten duten campus handi bat da, eta bertan drainatze sistema berri bat instalatu behar zuten.

Kanalizazio sistema onena bermatzeko (bai ebakuazio gaitasunari dagokionez, bai kostuari dagokionez), ULMA Architectural Solutions-eko ingenieritza taldeak azterketa hidraulikoa egin zuen. Kasu honetan Kompaqdrain City 100 kanal trinkoak ziren egokienak.

Kanal monolitikoaren eredu horren 1075ML instalatu dira bisitarien aparkalekuan zehar.