• ULMA Manutentzio Zerbitzuak

SENSiA EX, espektatiba guztiak gainditzeko diseinatua

2017/05/09
ULMA Orga Jasotzaileak-ek noranzko askoko orga atzeragarrien serie berria aurkeztu du. SENSíA EX deitzen da serie berria, eta karga luze eta bolumen handikoak – 2500 kg artekoak– pasillo estuetan zehaztasunez eta modu intuitiboan manipulatzeko eta 10 metrora ere igotzeko diseinatutako goi errendimenduko orgez osatuta dago.

Maniobragarritasun ezin hobea ere eskaintzen dute, sei modutan mugitu daitezke eta. Horri esker, gainera, haien manipulazio ezin hobea da eta azalera eraginkortasunez aprobetxatzen  da.  Gurpil guztiak mugitzen zaizkio eta frenatzeko sistema dute, eta, gainera, ezaugarri horiek daukan AC trakzio indartsuarekin konbinatuta, aparteko errendimendua lortzen da, erabat arina eta intentsitate handikoa, lan txanda luzeenetarako.

Mitsubishi Forklift Trucksek, modelo berri honekin,  errendimendua maximizatzea eta mantentze lanen premiak minimizatzea lortu nahi du, bide batez ekoizpenaren nabarmen handitzeko, baina, helburu horietaz gain,  erabilera seguruari eta ergonomiari lotuta hain ezagunak eta baloratuak  diren aurrerapen guztiak ezarri ditu modelo berrietan, hala nola saria eskuratu duen  SENSíA kabina – erosoa eta zabala-;  SDS sistema  –soilik Mitsubishin-, orga zakar edo suabe erabiltzen ari den antzematen duena eta horren arabera erantzuten duena; edo bere beso euskarri berezia, lau atzamarretarako kontrol hidrauliko aurreratua eta ukimenezkoa duena eta karga hartu, altxatu, inklinatu eta askatzen uzten duena, direkzioa gidatzeaz eta klaxona jotzeaz gain, hori dena langileak bere atzamarrekin ukitze soilarekin.

Gehitutako elementuekin erabiltzailearen esperientziak espektatiba guztiak gainditzen ditu, orga erabiltzea seguru delako eta langilearen nekea nabarmen gutxiago delako, orgaren kabina erosoa, ergonomikoa eta zabala baita.

SENSiA EX, espektatiba guztiak gainditzeko diseinatua