• Ulma Architectural Solutions

São Pauloko Industriaren Sindikatuaren egoitza berria birgaituta ULMA fatxada aireztatuarekin (Brasil)

2018/11/22
Efizientzia termiko bikaina eskaintzen duen sistema industrializatua izatea eta hormigoi polimeroak dauzkan kalitatea eta propietateak edukitzea izan dira proiektuaren arrakastarako gakoak.

Higienopolis auzoan dago, Brasilgo hiririk handienean. Garai batean estilo erregionaleko etxetzar zahar bat izan zen eta gaur egun eraikin moderno bat da, non ataripe handi eta bikainak nabarmentzen diren, fatxada berrituarekin batera  bolumenen multzo erakargarri bat osatuta. SINAFER Estatuko Burdinazko Makinen  Metalen eta Erreminten Industriaren Sindikatuak  São Paulon duen egoitza berria da. Obra jada bukatuta badago ere, erronka bat izan zen proiektuaren zatiketaren definizioan.

HAINBAT ERRONKA

| AZALEN INTEGRAZIOA
Eraikuntza sistemak leku nahikoa sortu ahal izan du fatxadan, Arkitektoak eraikinaren leku irekietarako aukeratu zituen beira azalekin integratu ahal izateko. Fatxadaren ataripeekiko lerrokadura ere erronka izan da; lan hori konplikatua izan da, baina eraginkortasunez konpondu da.

| JUNTUREN LERROKADURA
Junturak lerrokatuta mantentzea izan da beste erronka bat. Fatxadetako zein ataripeetako junturak mantendu behar ziren lerrokatuta, plaken kolore aldaketarekin kontrastatuta.

| SISTEMA OSAGARRIAREN MOLDAGARRITASUNA
Azpimarratzekoa da ULMAk eskaintzen dituen ainguraketak eta muntanga bertikalak nahiko moldagarriak direla, eganberaren barruan inklinatzeko eta fatxadaren gune bakoitzean eskatzen den beharrezko bolumetriak sortu ahal izateko.



Fatxada aireztatuaren sistema honek proiektu honetan planteatutako erronketarako irtenbideak eskaintzen ditu, instalazioa arinago eta eraginkortasunez egiteko aukeraz aparte.

São Pauloko Industriaren Sindikatuaren egoitza berria birgaituta ULMA fatxada aireztatuarekin (Brasil)

São Pauloko Industriaren Sindikatuaren egoitza berria birgaituta