• Ulma Architectural Solutions

KOMPAQDRAIN® KANALA ARRASATE/MONDRAGONEKO AP-1 AUTOBIDEAREN ORDAINLEKUAN

2018/05/08
Guztira KompaqDrain® kanal trinkoaren 100 metro lineal instalatu dira Autobidearen ordainlekuan, Gipuzkoako udalerrian.

Ordainpeko Autobide honetan, batez beste 12.000 ibilgailu igarotzen dira egunero. Urak egoki ebakuatzea eta bide publikoen segurtasuna zein garrantzitsuak diren kontuan hartuta, kanal erresistente eta trinko hori instalatzea izan da aukeratutako soluzioa.

KompaqDrain® kanal trinkoak baldintza horiek guztiak betetzen ditu. Gama hori bere osotasunean hormigoi polimeroandago egina, material oso erresistentea konpresio, talka eta urradurazko higaduraren aurrean, alderdi gakoak ordainlekuak bezalako trafiko intentsitate handiko guneetan.

Trinkoa izanik segurtasun gorena eskaintzen du, izan ere ez dago arriskurik sareta askatu eta edozein istripu sortzeko.

Gamako kanal guztiek Max-Flow® sistema dute. Sistema hori ura sartzeko zuloen diseinu kurbatuan oinarritzen da eta zabalgune progresiboa dutenez, uraren abiadura eta kanalen drainatze ahalmena areagotzen laguntzen dute. Halaber, kanalaren efektu auto-garbitzailea sortzen du, horrela hondakinen pilaketa saihestuz.

Sistema hau estatuan ezartzen aitzindari izan den Campezo eraikuntza-enpresak aukeratutako modeloa KompaqDrain® Civil izan da, bereziki diseinatua F900 arteko karga klaseak jasateko.