• Ulma Piping

Hitzaldi informatzaileak ULMA Piping-en

2013/02/28
Urte hasieratan egin ohi den bezala, ULMA Piping-ek orain dela gutxi langile guztientzako ohiko hitzaldi informatzaileak eman ditu Oñatin zein Lazkaon.

Apirilean eta irailean ere egin ohi diren hitzaldiekin batera, urtean egindako onenak eta txarrenak eta urte hasiberrirako planteamendu nagusiak bateratzeko momentua da, bai eta txostenetan eta organoen bileretan jasotzea hain zailak diren xehetasunak zuzenean jasotzeko momentua ere kolektiboarentzat. Eta jende guztiak galdetu eta zalantzak argitzeko momentua ere bada, norberak parte hartzen duen lan ingurua sakontasunez barneratzeko izateaz aparte.

Oñatin bi hitzaldi eman ziren urtarrilaren 31n, bata goizean eta bestea arratsaldean, eta 70 pertsona inguru elkartu ziren. Hasteko, 2012ko itxieraren aurrerapen bat egin zen, ondoren 2013ko Gestio Planaren planteamendu orokorraz hitz egiteko.

Ildo berean, Lazkaon otsailaren 15ean 40 pertsona inguru elkartu ziren. Hor ere aurreko urteko itxieraren inguruan hitz egin zen eta hasita dagoen eta dagoeneko murgilduta gauden 2013a nola datorren.

2012ak izan dituen gauza on eta txar guztiez hitz egin zen. Lortutako erronkez eta aurtengo geratu direnez. Baina orokorrean bileretan poztasuna sumatu da, 2012a hain urte gogorra izanik eta inguru ekonomiko hain kontrako eta zaila izanik, nota onarekin gainditzea lortu delako.

Beti da plazera eta aukera ona elkartu eta hitz egiteko behar den denbora hartzea. Oraingoan ez da gutxiago izan. Denbora izan genuen 2013ko planteamendu orokorren inguruan hitz egiteko. Aurretik dagoen bide gogorraren inguruan eta inguruko krisiari buruz hitz egiteko. Zalantzen eta aukeren inguruan. Baina baita horren aurrean egin dezakegunaren inguruan eta hori gainditzeko egin dezakegunari buruz ere. Komertzial, diseinu, erosketa eta produkzioaren eremuetako erronkak, eremuka.

Planteamendu handiak dira denak, baina gehienak ULMA Piping-en esku daude, eta denek, gainera, 2013a 2012a baino urte hobea izatea ere egin dezakete.

Hitzaldi  informatzaileak ULMA Piping-en