• Ulma Construction

Brasilen VR Mahaiarekin lortutako errendimendua gehienezkoa izan da

2013/07/19
Brasileko Merkataritza Konfederazio Nazionalak sustatutako negozio guneak, 154.465 m²-koak, 4 bulego dorre izango ditu. 17 solairutik gorako eraikin bakoitzak altuera bikoitzeko sabaiak dituzten sarrerak, auditoria, konferentzia gelak, aisialdi guneak eta abar izango ditu.

Diseinuaren berezitasunari eraikin jasangarriaren baldintza gehitu behar zaio. Eraikina Brasiliako lehenetakoa izan da LEED ziurtagiria lortzen,  Leadership in Energy and Environmental Design, Green Building Council-ek ematen duena.

VR Mahaia aplikazio berria arrakastaz erabili da proiektu honetan. Buru hau arinagoa da eta SP puntalekin erabiltzeko diseinatuta dago eta soluzio eraginkor eta aldi berean ekonomikoa lortzen da. VR Mahaiak hirugarren solairutik aurrera erabili dira, lauza erabat lauetan, habe zintzilikario eta  perimetralen interferentziarik gabe. Soluzio honekin eskulanaren kostua murriztu da, izan ere, mahaiak horizontalki VR gurdiaren bidez eta bertikalki garabiaz mugitzen dira. Hori guztia desmuntatu beharrik gabe.

Emaitzarik onenak lortzeko, enkofratu ezberdinak erabili dira. COMAIN enkofratu modularrarekin horma eta pilareei eman zaie forma. RAPIDek lauza trinko eta bao handikoen enkofratu gisa balio izan du. BRIO eskailerak solairuak eraikitzean bertara sartzea erraztu du.

Obra honen geometria dela eta, ULMAk mahai sistemen errendimendu eta segurtasunaren alde egin du, ohiko sistemen aurrean.