• Ulma Conveyor Components

3 proiektu garrantzitsu arrabolen hornikuntzarako

2017/04/10
Espainiako ingeniaritza inportante batek ULMA Conveyor Componentsi esleitu dizkio herrialde desberdinak arrabolez hornitzeko hiru proiektu.

Lehenengoa, izatez, Marokon dagoen OCP fosfato konpainiarentzako handitze proiektu bat da. Bigarrena, Jordaniako Aqaba Portua helburu duen proiektu batentzako arrabolen hornikuntza egitean datza, eta, azkenik, Finlandiako garraiagailuen instalazio baterako arrabolak ematea.

Proiektuon esleipenak argi erakusten du aipatutako ingeniaritzak ULMA Conveyor Componentsen jarrita daukan konfiantza, harreman komertzial bizi-bizian emandako urte askoren ondoren eta ondo egindako hornikuntza ugariren ondoren. Aipatzekoa da horrek guztiak berekin ekarri duela leialtasun maila altu bat eta elkarrenganako errespetua handia.

3 proiektu garrantzitsu arrabolen hornikuntzarako

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak